Centro Ocupacional AUKERA |
|
|
| AUKERA zentro okupazional bat da Sarea Fundazioak sustaturikoa. Bertan enplegagarritasuna lantzen dugu. |
|
|
Nola lantzen dugu?
A) Ehunak berreskuratzen ditugu: aukeratu, garbitu, josi, lisatu, etiketatu eta bidali egiten ditugu gero gure bigarren eskuko dendan saltzeko. (Donostiako Moraza kalean).
B) Industriarako pieza txikien manipulazioa.
|
|
|
|
Gure helburuak
- Lan ohituretan gaitzea
- Babestutako lan munduan zein ohikoan murgiltzea
- Ikastaro kualifikatu edo berezituetara bidaltzea
- Bizi kalitate eta norbanakoaren sustapena
|
|
|
Gure Metodologia
- 1.- Tutoretzak egiten ditugu norbanakoaren helburuak finkatuz. Bizitzan dituzten egitasmoak lantzen ditugu bai lan munduari begira bai orokorrean: Zer espero duten,… Konfidentzialtasuna eta pribatutsuna ziurtatzen dugu.
- 2.- Deribatutako egitasmoekin Sarean. Erakundearekin hartu-emaneko harremanean.
- 3.- Bere lanpostuan jarraipena eginez eta behar duenean laguntza eman. Erabiltzailea – lantokia. Lantokiaren eta norbanakoaren behar eta espektatiben arteko egokitzapena egiten dugu.
|
|
|
|
Zentroaren ezaugarriak
Pertsona bakoitzaren ibilbidea erabiltzailea, zentro deribantea eta gure taldearen artean adosten da. Bi ibilbide daude:
- Barnekoa: Caritasen egitasmotik datozen pertsonak. Ez dago zehazturiko eperik.
- Kanpokoa: Inguruko erakunde sozialetatik datozenak. Hauek gehienez urtebete iraungo dute.
|
|
|
Ordutegiak
Zentro Okupazional: Astelehenetik Ostiralera.
- Goizez: 9:00etatik 13:00etara
- Arratsaldez: 14:00etatik 18:00etara
Moraza kaleko denda:
- Astelehena: 15:30etik 19:00etara
- Asteartetik ostiralera: 9:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara
- Larunbata: 9:30etik 13:00etara
Zentro okupazionala irekita dago urte guztian, zubietan eta abuztuko 2 astetan izan ezik. |
|
|
|
Norentzat da?
18 eta 60 urte arteko egitasmo sozialetako jendearentzat. Lan munduan murgiltzeko arazoak dituztenentzat.
|
|
|
Instalazioak
420 metroko pabiloia eta arropa garbitu eta lehortzeko tresneria. Etiketatzeko materiala. Arropa eta erabiltzaileak garraiatzeko furgoneta. |
|
|