Sarea

Sarea

Sarea eraikina
Masti Loidi industrialdea
20.100 Errenteria
Gipuzkoa
Tel. (+34) 943 344 333
Faxa:(+34) 943 344 332

Asteazkena, 2009ko urtarrilak 7

- Gipuzkoako Caritasen Enplegurako Fundazioa -
Flecha novedades HAZBIDE Proiektua
Hazbide Soldadura eta Galdaragintza espezialitateko lan prestakuntza proiektua da. Sarea Fundazioak sustatzen du eta Eusko Jaurlaritzak ( Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila) eta INEMek diruz laguntzen dute.
Helburua enpresa munduak eskatzen duen profil profesionalean partaideak trebatzea eta gaitzea da, lan munduan sartzeko aukerak hobetuz.

Proiektua, prestakuntza gabeko gazte langabetuei zuzendurik dago, 17 eta 30 urte bitartekoei hain justu. Urte gehiago izan arren langabezian eta laneratzeko bidean daudenak ez dira baztertzen.
Hazbide
Gure eskaintza:

Ikasleek Soldaduran eta Galdaragintzan prestakuntza profesional zehatza jasoko dute, eta osagarria, berriz, interesgarriak izan daitezkeen beste arlo batzuetan.

Proiektuari buruzko zenbait datu prestakuntzari dagokionez:
- Ikasleko 1.750 ordu guztira
- Tailerrean prestakuntza praktikoan 1.450 ordu.
- Prestakuntza teorikoan 300 ordu: marrazketa, neurketak, planoak, ingurumen heziketa, segurtasuna
- Sei ikasleko monitore bana

Prestakuntza praktikoa enpresetan.

Ikasleek gure instalazioetan beraien prestakuntza osatutakoan, inguruko enpresetan eta espezializatutako sektorean praktikak egiten dituzte. Praktika hauen bidez ikasleen lehen laneratzea bilatzen da, eta lan munduaren ezagutza izatea.

Praktikek dakartena:

- Enpresa laguntzaileekin hitzarmenak egitea
- Egin beharreko lanen egitaraua
- Praktika egutegia
- Ikasle banaketa
- Ikasleak informatzea
- Tutoreen bidez praktiken jarraipena
- Praktiken ebaluazioa
Hazbide Lan munduan sartzea lortu duten gazteak % 65-70 inguru dira. Hau guztia lan prestakuntzarako egindako egitarau bereziari esker izan da. Bertan partaideek jarduera praktikoak egiten dituzte, lan eta proiektuak garatuz, errendimendu eta proiektuak jarraituz, eta bereziki prestakuntza praktikoa jasoz.
Gure instalazioetan Hazbide proiektuak 320 metro koadroko tailerra du, bulegoa, klase teorikoak jasotzeko ikasgela eta aldagelak. Ekipamenduari dagokionez eskaera industrialaren mailakoa da, prestakuntza egokia lortzen dute ikasleek enpresa mundura gerturatzeko.