SAIAMEN Enplegu Tailerra |
|
|
|
Saiamen Enplegu Tailerra enplegurako egitarau mistoa da, langabezian dauden 25 urte edo gehiagoko pertsonei zuzenduriko prestakuntza.
Sarea Fundazioak sustatzen du, eta INEMek eta Europako Gizarte Funtsak diruz laguntzen dute.
Tailerrean parte hartzen duten langileek Geriatria eta Etxez Etxeko Laguntzaile espezialitatean prestakuntza profesionala eta praktikoa jasotzen dute
|
|
|
| Gaur egun laugarren SAIAMEN Enplegu Tailerra aurrera doa. Urtebeteren barruan Geriatria eta Etxez Etxeko Laguntzaile espezialitatean hogei ikasle-langilek prestakuntza teoriko-praktikoa jasoko dute. Tailerra martxan den bitartean, ikasle-langileek prestakuntzarako kontratu bat izaten dute, eta Gutxieneko Soldataren % 150 jasotzen dute. |
|
 |
|
|
|
Nori zuzenduta dago?
SAIAMEN Enplegu Tailerra 25 urte edo gehiago dituzten langabetuei zuzendurik dago, lanerako aukerak handitzeko eta lan mundura sarrera errazteko.
Betebeharrekoak
a) 25 urte edo gehiago izatea.
b) Langabezian egotea eta enplegu zerbitzuetan lan eskaera egina izatea.
c) Prestakuntza kontratua egiteko betebeharrekoak betetzea.
|
|
|
Iraupena eta edukiak
SAIAMEN enplegurako tailerrak urtebeteko iraupena du. Tailerrak irauten duen bitartean, parte-hartzaileek Erakunde Sustatzailearekin kontratua sinatzeaz gain, burutu behar duten lanerako prestakuntza profesionala jasotzen dute, lana eta jarduera profesionala tartekatuz. |
|
 |
|
|
|
|
Prestakuntza teoriko-praktikoa
Ikasle-langileek Geriatria Laguntzaile prestakuntza zehatza jasotzen dute, baita oinarrizko prestakuntza osagarria ere. Prestakuntza teoriko-praktikoa ikasturte osoan zehar jasotzen dute.
| Modulo zehatzak: |
| Erizaintzako oinarrizko teknikak |
| Psikogeriatia |
| Gizarte Zerbitzuak |
| Eboluzio psikologia |
| Giza gaitasunak |
|
| Oinarrizko Prestakuntza: |
| Matematika |
| Hizkuntza |
| Zientzia |
|
| Prestakuntza osagarria: |
| Ingurumen heziketa |
| Lan prestakuntza eta orientabidea |
| Informatikan alfabetatzea |
| Lan arriskuen prebentzioa |
|
|
|
Lan praktikak:
Hirugarren hilabetetik aurrera lan praktikak hasten dituzte, ikasle bakoitzak bederatzi hilabetean esperientzia hartu eta hainbat lan aukera ezagutzeko aukera izango du: egoitza, eguneko zentroa eta etxez etxeko laguntza zerbitzua. Bakoitzean hiru hilabete egingo ditu. Lan praktikak Oarsoaldean, Donostialdean eta Bidasoaldean egingo dira.
|
|
|
Zer lortzen da?
- Geriatria Laguntzaile eta Etxez Etxeko Laguntzan lanbide-prestakuntza. Lanpostu batean jarduteko gaitasuna jasotzen da, nola ikasitako jarduera nagusian aritzeko edota familia profesional bereko beste lanpostuetan ere bai.
- Enplegu tailerra amaitu ondoren aholkularitza eta laguntza. Lagundu egiten zaie ikasleei, bai kontratupean lanean hasten badira, eta baita beraien kontura lanean jarri nahi badute ere.
- Lan esperientzi interesgarria eta lan berri batean abilezi profesionalak jasotzen dituzte. Birziklatze profesionala ere badakar zenbait kasutan, bakoitzaren ezagutzak eguneratuz.
- Jasotako prestakuntzaren ziurtagiria, eskainitako ordu eta ibilbidearen adierazle.
- Informatikan oinarrizko prestakuntza.
|
|
|
SAIAMEN Proiektuko lan taldea
Proiektuaren arrakastarako giltzarri dira Sarea Fundazioko lan taldearen esperientzia, prestakuntza eta baliagarritasuna.
Geriatria Laguntzaile eta Etxez Etxeko Laguntzarako pertsona prestatu eta ikasiak aurkezten dituen proiektua da gurea, eta derrigorrezko erreferentzia bihurtu da gure bailaran.
|
|
|