Sustaker Ileapainketa eta Estetika espezialitatean Lanbide Hastapenerako proiektua da. Sarea Fundazioak sustatu eta Justizia, Lan Eta Gizarte Segurantzako Sailaren bidez Eusko Jaularitzak diruz laguntzen du.
Proiektuaren helburua ileapainketa eta estetika munduari buruz jakin-mina duen gazteentzat prestakuntza eskaintzea da, eta laneratzeko orduan sor dakizkiekeen beharrei erantzutea.
Helburu garrantzitsuenak hauek dira:
- Orientazio pertsonal eta jarraitu baten bidez ikasleen heldutasun pertsonala garatzea eta indartzea.
- Ileapainketa Estetika Laguntzaile lanbidearen oinarrizko ezagutza eskaintzea eta teknika batzuen bidez lan munduan sartzeko aukerak ematea.
Nori zuzendua:
Lanbide Hastapeneko SUSTAKER proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu ez eta ileapainketa eta estetika mundua gogoko duten 16-21 urteko gazteei zuzenduta dago.
Eskaintza:
Eskaintza une oro, ikasleen eta lan munduko aldaketen eta eskaeren arabera moldatzen da.
- Lanbide Hastapena: Ileapainketa eta Estetika.
- Oinarrizko prestakuntza eta baloreetan hezkuntza.
- Orientazioa eta tutoretza: norbanakoaren garapenean laguntzea.
- Jarduera osagarriak: prestakuntzarako interesgarri diren aukerak, bideoforuma..
- Mundu profesionala ezagutzeko jarduerak: praktikak, ileapaintzaileen erakustaldiak..
Gure balio erantsia:
- 10 urteko esperientzia Ileapainketa eta Estetika Laguntzaileen prestakuntzan.
- 140 ikasle baino gehiago prestatu ditugu; orain ikasketak bukatuta lanean ari dira ikasle batzuk eta Ileapainketa Eskolan edo Lanbide Heziketako Erdi Zikloan beraien prestakuntza osatzen besteak.
- Esperientzi handiko irakasle taldea, bai lan munduan bai gazteekiko harremanetan ere.
- Prestakuntza iraunkorraren eta profesionalen arteko koordinazioaren alde lan egiten duen irakasle taldea, kalitatezko hezkuntza ematearren.