Skip to main content

Bidean

Eguneko programa okupazionala, bizi-kalitatea, parte hartzea eta gizarteratzea bultzatzeko sortua.

Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat lan egiten dugu.

Lan-jarduera erreferentzia garrantzitsutzat hartuz eguneroko bizitzan lagundu nahi duen zerbitzu komunitario gisa eratu da.

Bizi-kalitatea, parte-hartzea eta gizarteratzea bultzatzearren.

Gizarteratzeko zerbitzu balioaniztuna eskaintzen dugu, gure bezeroei arreta iraunkorra eskaintzen diena, ahal dela, ohiko ingurunetik banandu gabe, eta gizarteratzeko ibilbidean akonpainamendu indibidualizatua eskainiz ikuspegi integral batetik abiatuta, okupazioko, hezkuntzako eta gizarteratu eta laneratzeko esku-hartzeak uztartuz.

Jardun profesionalaren ardatza ez dira pertsonen gaitasunak, bizitzaren hainbat ingurune eta testuingurutan parte hartzea baizik, eta ez soilik lanari loturik.

Hurbiltasun, malgutasun eta zabaltasunez lan egiten dugu, eguneko arretarako ordutegi zabal batekin.

Arreta indibidualizatua, akonpainamendu pertsonal eta profesional baten bitartez.

Jarraipeneko, bitartekaritzako, bitartekotzako eta esku-hartze sozioedukatibo eta psikosozialeko prestazioekin:

Lan-jardueraren ideiari eta garrantziari eutsiz, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gizartean parte hartzeko bidea erraztea da gure helburua, eraginkortasuna emaitza eta proiektu pertsonalak lortzearekin lotuz, horietako bat laneratzea izanik.

Ibilbide pertsonalizatu bat egiteko konpromisoa.

18 urtetik 64 urtera bitarteko pertsonentzat.

Beren egoeraz kontzientzia hartzea eta egoera hori aldatzeko motibatzea. .

Lan-jarduera okupazionala funtsezko bitarteko gisa, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen bizitzari euskarri edo zentzu bat ematearren.

Musakola 26, 20. pabiloia
20500 Arrasate

 

Ordutegiak:

 

Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara.

Fundatzailea

Caritas Gipuzkoa Diócesis de San Sebastián

Kolaboratzaileak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Diputación Foral de Gipuzkoa

Honako hauetan parte hartzen dugu...

Hedatzen Sargi