Skip to main content

Sarea Baratza

Baratzea parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzeko bitarteko gisa.

 

Non bizi garen eta aldameneko lurraldeetan landa-eremu zabalak daudela kontuan hartuta (Nafarroako erribera, Arabako landa zabalak...), eta dauzkagun erabiltzaileen profilak aintzat hartuta, baratzeko proiektuarekin laneratzea posible dela esan dezakegu. Horri gehitzen badiogu jarduerak alderdi okupazionala ere eskaintzen digula, gizarteratzea eta laneratzea lantzeko tresna bihurtzen da baratzea, gure helburuarekin bat etorriz.

 

Baratze sozialetan parte hartzen dutenen integrazio soziokulturala lantzen dugu, inguruneko boluntario eta pertsonen parte-hartzearekin, eta parte-hartzaileek ezagutzak eta esperientzia jasotzen dituzte baratze bat modu integralean kudeatu ahal izateko, eta, batzuetan, laneratzea lortzeko, ez bakarrik lehen sektorean, baita oro har beste edozein sektoretan ere.

Baratzea urte osoan dago zabalik. Jarduera hainbat lokalizaziotan banatzen da.

Egunari hasiera emateko, talde-bilera egiten da, eta asteko lanak antolatzen dira, honako jarduera-kronograma honi jarraikiz:

Erantzukizunak banatzen dira eta autonomia sustatzen da.

Lan-prozesuak urtean zehar errepikatzen dira.

Lurra prestatzea, ongarriztatzea, landatzea eta ereitea, ureztatzea, mantentzea eta uzta biltzea.

Hiru hilero, erabiltzaileak prozesuko urrats guztiak egiten ditu.

Hezkuntza-helburuak: Puntualtasuna, garbitasuna eta materialak zaintzea, bete beharreko araudiak.

Prestakuntza-helburuak: Baratzezaintzari buruzko helburu teorikoak eta praktikoak.

Helburu terapeutikoak: Eguneroko okupazioa, jarraipen pertsonalizatua.

Helburu sozialak: Parte-hartzaileen arteko harremanak, hizkuntzak, elkarrizketa..

Helburu materialak: aratzeko produktuak lortzea elikadura osasungarri bat edukitzeko.

Gehienez, 24 pertsonako taldeak.

Saio teorikoetan, baratzearen plangintza eta asteko antolamendua lantzen dira, eta hizkuntza, ekimena eta autonomia lantzeko ere aprobetxatzen da.

Monitoreak zehaztuko du eguneko lana. Programazioa, denbora eta egiteke dauden lanak hartuko dira kontuan.

Elosegi Kalea 44. Santa Ana monasterioa
Lazkao 20210

Baratze Parkea Beasain
Ubiotz Bº Gudugarreta
Beasain 20200

 

Ordutegia:

 

09:00etatik 13:00etara

Fundatzailea

Caritas Gipuzkoa Diócesis de San Sebastián

Kolaboratzaileak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Diputación Foral de Gipuzkoa

Honako hauetan parte hartzen dugu...

Hedatzen Sargi