Skip to main content

Titare

Ehun-gaiekin lan egiten dugu, pertsonei laguntzeko.

Ehunezko eta larruzko jantzi eta artikuluak konpondu eta egokitzeko joskintza-tailerra.

Tailer honetan ehunaren inguruko jarduera berreskuratu nahi dugu, enplegua sortzen duen enpresa-jarduera izan dadin.

Kolektiboak, nagusiki emakumeak, ahalduntzen ahalegintzen gara, ehunezko eta larruzko jantziak konpondu eta egokitzeko konpetentzietan.

Banaka lan egiten dugu, laneko eskakizunak proiektuko parte-hartzaile bakoitzaren maila pertsonalera egokituta.

Lantalde murriztua, arreta eta ikaskuntza egokia bermatzeko.

Pertsona bakoitzaren premietara egokituta dagoen eta sormena lehenesten duen sistema pertsonalizatu batean sinesten dugu.

Jasangarritasuna jantzigintzaren ardatz gisa. Ehun-gaiak eta material jasangarriak birziklatzeko tekniken erabilera bultzatzen dugu.

Lan-ohitura egokiak: Puntualtasuna, ordena, lanen kalitatea.

Prestakuntza: Ehunezko eta larruzko jantzien konponketa eta egokitzapenetan profesionaltasun-maila altua lortzeko trebakuntza.

Prestakuntza: Ehun-gaien makina industrialak erabiltzeko trebakuntza. Sareak konpontzeko, gaineztatzeko makinak, etab.

Jantziak josten ikasteko oinarriak. Puntada, jostura eta erremate motak. Josteko makinen erabilera eta bakoitzak zertarako balio duen. Nola erabili lisaburdina jantzigintza-prozesuan edo nola planifikatu jantziko piezak muntatzeko ordena.

Ordutegiak:

Zentro okupazionala: astelehenetik ostiralera, bi txandatan.

08:30etatik 13:30era.

Fundatzailea

Caritas Gipuzkoa Diócesis de San Sebastián

Kolaboratzaileak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Diputación Foral de Gipuzkoa

Honako hauetan parte hartzen dugu...

Hedatzen Sargi