Skip to main content

JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK

Webgune honen sozietate titularra SAREA FUNDAZIOA da. Hala, SAREA FUNDAZIOAri dagokio webgune honen edukien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titulartasuna, espreski aurkakoa adierazten denean izan ezik.

Web honen eduki guztiak (hots, adierazpen-izaeraz eta ez-mugatzaileaz: datu-baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testuak, audioak, bideoak eta software) SAREA FUNDAZIOAren jabetza dira, espreski aurkakoa adierazten denean izan ezik, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko estatuko eta nazioarteko arauek babesten dituzte.

Beraz, erabiltzaileek edo hirugarrenek ezin izango dituzte eduki horiek manipulatu (aldatu, kopiatu, eraldatu, erreproduzitu, transmititu, egokitu, itzuli, etab.), ez osoki ez partzialki, SAREA FUNDAZIOAren baimenik ezean, aurkakoa adierazten denean izan ezik.

Webgunean ikus daitezkeen SAREA FUNDAZIOAren marka, errotulu, zeinu bereizgarri eta logoen titularra SAREA FUNDAZIOA da.

ATARIA ERABILTZEA

Identifikazio-datuak

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betez, baita merkataritza elektronikoa zuzentzen duten gainerako arauak ere, jakinarazi nahi dizugu SAREA FUNDAZIOA dela www.sarea.com web orriaren jabea.

Ataria erabiltzea

SAREA FUNDAZIOA ez du inolako erantzukizunik izango baldin eta webgune honen edukietara sartzen den bisitariak kalte-galerak eragiten baditu (kalte informatikoak edo beste era batekoak); adibidez, adierazpen-izaeraz: akatsak edo ez-aipatzeak edukietan; atariaren erabilgarritasunik eza; edo birus edo programa kaltegarrien transmisioa edukietan, hori saihesteko beharrezkoak diren neurri teknologiko guztiak hartu arren.

Hala, SAREA FUNDAZIOA ezin dezake bermatu sistema informatikoak kaltetu edo eraldatu ditzakeen birusik edo beste elementu kaltegarrik egongo ez denik webgune honen erabiltzailearen fitxategietan edo dokumentu elektronikoetan. Ondorioz, gure erakundeak ez du inolako erantzukizunik izango elementu horiek erabiltzaileei edo hirugarrenei eragin diezazkiekeen kalte-galeretan.

Horrenbestez, webgunea erabiltzen duen pertsonak bere gain hartzen du erabilera horren erantzukizuna, eta erantzukizun horren barnean sartzen da zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoa litzatekeen erregistroa.

Erregistro horretan, erabiltzailearen erantzukizuna izango da egiazko informazioa ematea. Erregistro horren ondorioz, pasahitz bat emango zaio erabiltzaileari, eta honek pasahitz hori egoki eta konfidentzialki erabiltzeko konpromisoa hartuko du.

Erabiltzaileak bere gain hartzen du SAREA FUNDAZIOA bere atariaren bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko konpromisoa; halaber, adierazpen-izaeraz eta ez-mugatzaileaz, honako hauetarako ez erabiltzeko konpromisoa:

SAREA FUNDAZIOA ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileek webgunearen bidez zabal ditzaketen iritzien gainean, eta eskubidea izango du, kontuan izanik aurreko paragrafoetan adierazitakoa, desegokiak iruditzen zaizkion iruzkinak eta ekarpenak erretiratzeko.

SAREA FUNDAZIOA bere gain hartzen du atarirako eta honen zerbitzuetarako sarrera ukatzeko eskubidea, aurretik abisatu gabe, bere erabakiz edo hirugarren batek eskatuta, erabilera-baldintza orokorrak betetzen ez dituzten erabiltzaileen kasuan.

SAREA FUNDAZIOA Zuzenbideak ezartzen dituen egintzak abiarazi ahal izango ditu, baldin eta baldintza hauek betetzen ez badira edo bere ataria desegoki erabiltzen bada.

Fundatzailea

Caritas Gipuzkoa Diócesis de San Sebastián

Kolaboratzaileak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Diputación Foral de Gipuzkoa

Honako hauetan parte hartzen dugu...

Hedatzen Sargi