Skip to main content

Meta

Enplegagarritasuna lantzen dugu.

 

Lan Tailer Okupazionala, non kalteberatasun-egoeran dauden pertsonek parte hartzen duten benetako testuinguru produktibo batean, ikaskuntza- eta garapen-aukerak jasoz prestakuntza profesionaletan oinarrituta.

 

Pertsona kalteberen bizi-kalitatea hobetzeko eta haiek gizartean parte hartzeko bidea errazteko asmoarekin lan egiten dugu. Lan-jarduera okupazionalari garrantzia ematen diogu, haren eraginkortasuna emaitza eta proiektu pertsonalak lortzearekin lotuz, besteak beste, prestakuntza kualifikatzaile ahal dela arautua indartuz eta laneratzea bultzatuz.

Benetako lanak egitea da gure metodologiaren oinarria. Ohiko lan-inguruneak bilatzen ditugu, non bezero eta hornitzailearekiko harremana, fabrikazio-denbora, produktuaren kalitatea, efizientzia, azkartasuna eta amaitutako produktuarekiko gogobetetzea ikasi beharreko edukiak izango diren. Zeharka, oinarrizko konpetentzien, segurtasun eta higienearen eta lan-legeriaren alorretako prestakuntzaz arduratzen gara. Hori guztia, modu pertsonalizatuan, eta pertsona eta haren errealitatea ardatz gisa jarrita.

Pertsonak trebatzea bizitzaren hainbat ingurune eta testuingurutan parte har dezaten, eta ez soilik lanari loturik.

Ibilbide pertsonalizatu bat egiteko konpromisoa, 20 urtetik 35 urtera bitarteko pertsonentzat. Beren egoeraz kontzientzia hartzea eta egoera hori aldatzeko motibatzea. Lan-jarduera okupazionala eta prestakuntza funtsezko bitarteko gisa, gizarteratzea eta laneratzea erraztearren.

Masti Loidi 20, Sarea eraikina
20100 Errenteria

 

Ordutegia:

 

08:00etatik 13:00etara

Fundatzailea

Caritas Gipuzkoa Diócesis de San Sebastián

Kolaboratzaileak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Diputación Foral de Gipuzkoa

Honako hauetan parte hartzen dugu...

Hedatzen Sargi