Bazterketa sozialaren aurka, Sarea Fundazioko langileek Mugi erabil dezakete
Udalak eta Aldundiak Kataideko zentroa bisitatu dute bertako langileekin eta arduradunekin batuz. Sareako langileek garraio publikoa erabili ahal dezaten, zentroak eta Aldundiak elkarlanean dihardute 2024tik.
Bisitan Maider Morras Arrasateko alkatea eta Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua izan dira, besteak beste.
Aldundiak azpimarratu du bere eta Sarearen arteko elkarlana “diputatuak Arrasateko zentrora egindako bisita baten ondorioz sortu zela”.