Skip to main content

Aukera

Zentro Okupazionala eta Gizarteratzeko eguneko zentroa.

Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat lan egiten dugu. Lan-jarduera erreferentzia garrantzitsutzat hartuz, eguneroko bizitzan lagundu nahi duen zerbitzu komunitario gisa eratu da.

Bizi-kalitatea, parte-hartzea eta gizarteratzea bultzatzearren. Gizarteratzeko zerbitzu balioaniztuna eskaintzen dugu, gure bezeroei arreta iraunkorra eskaintzen diena, ahal dela, ohiko ingurunetik banandu gabe, eta gizarteratzeko ibilbidean akonpainamendu indibidualizatua eskainiz ikuspegi integral batetik abiatuta, okupazioko, hezkuntzako eta gizarteratu eta laneratzeko esku-hartzeak uztartuz.

Hurbiltasun, malgutasun eta zabaltasunez lan egiten dugu, eguneko arretarako ordutegi zabal batekin.

Jardun profesionalaren ardatza ez dira pertsonen gaitasunak, bizitzaren hainbat ingurune eta testuingurutan parte hartzea baizik, eta ez soilik lanari loturik. Benetako testuinguru produktibo batean lan-jarduera okupazionala garatzeak, hainbat egoeratan bizi diren pertsonen parte-hartzearekin, ikaskuntza eta garapenerako aukera ugariko ingurune bat eskaintzen du.

Pertsonari ahalik eta autonomiarik eta trebakuntzarik handiena ematea, haren gizarteratzea errazteko.

Lan-jardueraren ideiari eta garrantziari eutsiz, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gizartean parte hartzeko bidea erraztea da gure helburua, eraginkortasuna emaitza eta proiektu pertsonalak lortzearekin lotuz, horietako bat laneratzea izanik.

Arreta indibidualizatua, akonpainamendu pertsonal eta profesional baten bitartez.

Jarraipeneko, bitartekaritzako, bitartekotzako eta esku-hartze sozioedukatibo eta psikosozialeko prestazioekin.

Ibilbide pertsonalizatu bat egiteko konpromisoa..

18 urtetik 64 urtera bitarteko pertsonentzat.

Beren egoeraz kontzientzia hartzea eta egoera hori aldatzeko motibatzea.

Masti Loidi 20, Sarea Eraikineko atzealdea
20100 Errenteria

 

Ordutegia:

 

08:30etik 13:30era. Astelehenetik ostiralera

Fundatzailea

Caritas Gipuzkoa Diócesis de San Sebastián

Kolaboratzaileak

Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Diputación Foral de Gipuzkoa

Honako hauetan parte hartzen dugu...

Hedatzen Sargi